Ezkaba, 1938ko maiatzaren 22a.
Preso matxinatu talde batek Iruñea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi ihesla...
Leer descripción completa
22,50€
Disponibilidad media
Información
Descripción
Ezkaba, 1938ko maiatzaren 22a.
Preso matxinatu talde batek Iruñea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi iheslari askatasunaren bila dabiltza inguruko haranetan barna.
Donemartie, gaur egun.
Hedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du. Bildutako agiriak eta lekukotasunak aztertu bitartean, bere memoriarekin bakarka geratu da. Memoria historikoa bere historiaren memoria bilakatuko da. Norberaren oroimena ere jazarle iruzurgilea delako.
Luis Garde Iriarte (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1961eko abuztuaren 11) euskal idazlea da. Filologia ikasi zuen. Egun Donezteben du bizitokia eta bizibidea. Londreseko The Cloud Appreciation Society elkarteko kide zenbakiduna da. 2016an Euskadi Literatura Sariak irabazi zuen, Ehiztariaren isilaldia eleberriagatik. Sari hori irabazi eta gero ere, euskal literatura kritikak arreta urria eskaini zion liburu horri; Pako Aristiren ustez, euskal literaturan dabiltzan gehienek gizartean nozitzen duten ikusezintasunaren erakusgarri da.[1][2]
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión