Bakarne ohi bezala esnatu da. Ohi bezala, Bakarnek lan egitera joan behar du AEK-k Irunen daukan euskaltegira.
Alabaina, Bakarne ezin da ohetik altxatu. Ez daki zergatik. Eta ez d...
Leer descripción completa
19,50€
Disponibilidad media
Información
Descripción
Bakarne ohi bezala esnatu da. Ohi bezala, Bakarnek lan egitera joan behar du AEK-k Irunen daukan euskaltegira.
Alabaina, Bakarne ezin da ohetik altxatu. Ez daki zergatik. Eta ez daki zergatik bere hatzak, atzo hezur-haragizkoak zirenak, berunezkoak diren gaur. Jakin nahiko luke, baina ez daki. Altxatu nahiko luke, baina ezin du. Altxatuko litzateke, baldin eta bere gorputzeko eskuinalde osoa berunezkoa ez balitz
Bakarnek oraindik ez daki iktus batek Hiroshimako bonba nuklearraren tamainako sarraskia egin duela bere neuronen artean.
Eta are: Bakarnek oraindik ez daki iktus horrek bere lan-hizkuntza lapurtu diola.
Zer dio isiltzen denak isiltzen denean?, kantatzen zuen Mikel Laboak.
Zer dio euskara galdu duen euskara-irakasleak isiltzen denean?, galdetzen digu Xabier Etxaniz Rojok nobela honetan.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión