PATXI XABIER BAZTARRIKA GALPARSORO (Ataun, 1958). Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen EHU-UPVn. 70eko hamarraldian, euskaraz idazteari ekin zion orduko Zeruko Argian. Andoaingo Udal Euskara zerbitzuan arduraduna da 1980az geroztik. Tartean, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Jizkuntza Politikarako sailburuordea izan da 2005-2009 aldian. Euskararen Aholku Batzordearen barruan eta ehunka pertsonaren parte hartzearekin 2008-2009an egin zen “XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriei buruzko gogoeta” sustatu eta zuzendu zuen batzorde-atalaren presidentea izan zen, baita Euskara 21: Itun Berritu Baterantz izeneko ondorio txostenen idatz-batzordearen buru ere. Hizkuntza Politikari buruz, artikulu asko argitaratu ditu hainbat hedabide eta argitalpenetan, eta hitzaldi ugari eman ditu munduan zehar hainbat unibertsitate eta foroetan. Berea da Andoaingo Azterketa Soziolinguistikoa (1989), eta beste batzuekin batera idatzi zuen Zer da zientzi teoría delako hori? Egungo zientziaren filosofiarako sarrera (1992).
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión