Hau aldi berean gertatzen diren bi bidaiaren istorioa dugu. Gertakizunak tartekatzen dira sentikortasun eta samurtasunez beteriko lan honetan; antzar amak eta bere txitek hegoaldek...
Más información
Hau aldi berean gertatzen diren bi bidaiaren istorioa dugu. Gertakizunak tartekatzen dira sentikortasun eta samurtasunez beteriko lan honetan; antzar amak eta bere txitek hegoaldeko
lur epeletarantz egiten dute hegan. Bizkitartean, gerran dagoen herrialdetik hanka egin nahian, giza familia batek ihesari ekiten dio iparralderantz.
Bi gertakarien narrazioak bat datoz bidaiari gazteen beldurra erronken aurrean islatzean: ibilaldia eta hegaldia galarazten dituzten erauntsiak, beste batzuekiko topaketak, janari eskasia, predatzaileak eta mafiak, nekeak dakarren adore falta eta, bestalde, helduek txikiengan piztu nahi duten konfiantza eta itxaropena. Eta azkenik erronkarik handiena: itsasoa zeharkatu, zer eta norabide desberdinekin bi ibilaldiak gurutzatzen direneko gunea.
Garai hauetan zeinen ezaugarri nabarienetariko bat errefuxiatuen drama dugun, Daniel Hernandez Chambers eta Federico Delicadoren lan ezinago egoki eta beharrezko honek hausnartzera bultzatzen gaitu begirada, aldi berean, samur eta gogorrarekin: samurra, gatazka baten alderik humanoena islatzen duelako, hegaztien metafora lagun; gogorra amaieragatik, errealite gordinarekin topatzera garamatzalako.
Irudiak deskriptibo eta naturalistak dira –elementu zaindu sinbolikoak baztertu gabe- eta mezua azpimarratzen duten plastizitate handiko irudiak dira, emozioak sentiarazten dituztenak: tristura, gabezia, akidura… Eta hala eta gutiz ere, bakean eta askatasunean bizitzeko eskubidea duten milioika lagunen borroka, duintasuna, ametsak…
Daniel Hernández Chambers nació en Tenerife en 1972. Es licenciado en Literatura Inglesa por la Universidad de Alicante, ciudad en la que vive en la actualidad. Ha trabajado como transcriptor de braille, supervisor de vuelo y traductor, y ahora compagina su labor de escritor con la de maquinista. Obtuvo
en 2012 el Premio Leer es Vivir de Everest, en 2016 el Ala Delta de Literatura Infantil y en 2017 el Premio Alandar. En 2018 ganó también el XXXVII Concurso de Narrativa Infantil Vila d'Ibi por la obra La chica que coleccionaba sellos y el chico que esperaba un tren.
Más títulos de Hernández Chambers, Daniel
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información
aquí
o cambiar la
configuración.
Valoraciones y comentarios
No hay comentarios, sé el primero en comentar