Traizioak
Traizioak

Traizioak

Eta beste zenbait saldukeria

Iban Zaldua

Editorial:
Erein Argitaletxea
ISBN:
978-84-7568-069-9
Iban Zalduaren berrogei narrazio jasotzen ditu liburu honek, batzuk laburrak, luzeagoak beste batzuk. Traizioak ezkutatzen dituzte gezurraren itzalean: traizioa Iraultzari, Aberria... Más información
Editorial:
Erein Argitaletxea
Colección:
Narratiba
Encuadernación:
Tapa blanda o Bolsillo
País de publicación :
España
Idioma de publicación :
Vasco / Euskara
ISBN:
978-84-7568-069-9
EAN:
9788475680699
Dimensiones:
205 x 130 mm.
Peso:
262 gramos
Nº páginas:
192
Fecha publicación :
23-11-2001
Material enseñanza:
Disponible en 63 librerías

Dónde encontrar "Traizioak"

Stock en librería
Disponible en 2-3 Días

Disponible en 63 librerías

    Sinopsis

    Sinopsis de: "Traizioak"

    Iban Zalduaren berrogei narrazio jasotzen ditu liburu honek, batzuk laburrak, luzeagoak beste batzuk. Traizioak ezkutatzen dituzte gezurraren itzalean: traizioa Iraultzari, Aberriari, Memoriari, Errealismoari, Literatura berari. Guztiak azaleratzen dira obsesioz, mamuz, lagunez eta etsaiez beteriko bilduma honetan. Berrogei traizio, berrogei ipuin. Honen antzekoak: Hamasei urte bete zuen egunean, Judas Iskariotek Jesusek bidalitako papirozko eskutitz bat jaso zuen; irakurri ondoren errausteko agintzen zion, eta sekretua gordetzeko. Handik aurrera gertatu beharreko guztia azaltzen zuen, zehatz-mehatz, eskutitzak: non eta noiz elkartuko zen Judas apostoluekin, taldekoen diruzaina bihurtuko zela, eta, garrantzitsuena, Jesusi berari traizio egin beharko ziola, eta gero bere buruaz beste egingo zuela. Azken batean, traizio horren bitartez beteko zen Jesusen patua, eta hala frogatuko zuen berak, Judasek, Haren jarraitzailerik fidelena zela. Historiarentzat saltzaile doilorra izango zen Judas, baina Jaungoikoaren eskuinera eseriko zen ezinbesteko zerbitzu horren ordainean, erabakigarria izango zen eta haren ekarpena Kristoren Eliza eraikitzeko. Papiroak azaldu bezala gertatu zen dena. Judas ez dago Jaunaren eskuinera eserita, ordea. 2000. urtearen hasieran Israelgo arkeologo talde batek Judas Iskarioteren azkeneko traizioaren tresna topatu zuen Itsaso Hilaren ondoko haitzulo batean: haren testamentua, non egia osoa aitortzen baitu, eta, ondoan, Jesusek berak bidalitako eskutitz hura. Arkeologoen iritziz, dokumentuok luzaro irauteko utzi zituzten prestatuak.

    Más sobre

    Iban Zaldua

    Iban Zaldua González (Donostia 1966). Historialaria da eta Gasteizen bizi da. Hauek ditu, besteak beste, lanik garrantzitsuenak: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001), La isla de los antropólogos (2002), Itzalak (2004) eta Etorkizuna (2006ko Euskadi Literatura Saria) ipuin liburuak; Si Sabino viviría (2005) eleberria; Obabatiko tranbia (2002) eta Animalia disekatuak (2005) saiakerak. Gazteentzako eleberri laburrak ere idatzi ditu, hala nola; Kea ur gainean (2002) eta Ile luzeen kondaira (2003).Wikipedia.
    Más títulos de Iban Zaldua
    Los lectores opinan

    Valoraciones y comentarios

    No hay comentarios, sé el primero en comentar

    Añadir comentario
    También te puede interesar

    Libros relacionados