1987. urtea da: Sobietar Batasunak Soyuz espaziontzia orbitan jarri du; Salt Lake Cityn Theodore Kaczynskik Unabomber bonba bat jarri du; Ingalaterran Margaret Tatcherrek bere hi...
Leer descripción completa
17,00€
Solo quedan 6
Información
Descripción
1987. urtea da: Sobietar Batasunak Soyuz espaziontzia orbitan jarri du; Salt Lake Cityn Theodore Kaczynskik Unabomber bonba bat jarri du; Ingalaterran Margaret Tatcherrek bere hirugarren eta azken agintaldia eskuratu du; Bartzelonako Hipercorren ETAk atentatua egin du 21 hildako eraginez; hiri horrexetara bizitzera joan den Adelak uztailaren 7an18 urte beteko ditu eta liburu honetako protagonista gaztea Hendaiatik harantz abiatuko da Uruguaik irabaziko duen Amerikako Futbol Kopa jokatzen ari diren bitartean. Ikasturte amaieran, San Juan suak elkartu zituen Tomas eta Adela, baina distantziak itzali egin dezake amodio sortu berria. Dena dela, Tomasek destinu petralaren aurrean etsi ez, eta Adelari hitz eman dio bizikletaz besterik ez bada ere, Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotuz, urtebetetze egunean Katalunia plazan agertuko zaiola. Halaxe sortuko zaie hitzordua eta horixe iradokitzen du izenburuak: Erantzuna haizean dabil Zer gertatuko da hainbeste kilometrotan zehar? Egun horretan norbait agertuko al da helmugako plazan?
(Ordizia, 1964). Literatura arabiarraren zalea, mundu hori ardatz harturik, idazle gisara Eztia eta ozpina eta Atlas sentimentala nobelak idatzi ditu, eta Mila gau eta bat gehiago antologia paratu du; itzultzaile gisara, Ali Baba, Aladin eta Sinbad marinela euskaratuak ditu, eta baita ere Nagib Mahfuz-en Mila eta bat gauen gauak eta Mirarien kalezuloa, edota Abdela Taia-ren Salbazioko armada.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión