ZORTZI UNIBERTSO. ZORTZI IDAZLE

ZORTZI UNIBERTSO. ZORTZI IDAZLE

Editorial
Alberdania
Materia
Prosa: no ficción | Vasco
Colección
Saiakera
Encuadernación
Tapa blanda o Bolsillo
Nº páginas
440
ISBN
978-84-96643-37-6
EAN
9788496643376
Dimensiones
210 x 150 mm.
Peso
650
Fecha publicación
01-01-2006
Precio
26.50€ (25.48€ sin IVA)

Dónde comprarlo(1 librerías)

    Autor

    (Ondarroa, 1969). Kazetaritza eta Hizkuntzalaritza ikasketak egina, Enpresa Komunikazioan aditua eta, gaur egun, Bankoa Crédit Agricole-ko Giza Baliabideen Zuzendaria da.Argitaratu dituen liburuen artean aipatzekoak dira: Desira izoztuak (2000) eta Bekatuak (2005) ipuin-bildumak; Gela ilunetik (2000) eta Bazterreko ahotsa (2002) poesia-liburuak; eta haur eta gazte literaturan, Betaurrekoak ditut eta zer? (2001), Hondartzako kioskoa (2001), Ondarruko piratak (2003), Amak plastakoa eman dit (2004), Nire herriak ostadarraren koloreak ditu (2006) eta Nire hiriko poemak (2006). Elkarrizketako liburua Zortzi universo, zortzi idazle (2007) eta Ocho universos, ocho escritoras (2010).Wikipedia

    Sinopsis

    ANA URKIZAri, euskal literatura, normaltasun eta modernotasun itxura eman nahi duen sistema oraindik heldu gabea dela iruditzen zaio, barruan harra bizi duen sagar berde erakargarria bezalakoxea. Hori dela eta, zortzi idazle elkarrizketatu ditu, ARANTXA URRETABIZKAIA, MARIASUN LANDA, AURELIA ARKOTXA, LAURA MINTEGI, LOURDES OÑEDERRA, ITXARO BORDA, MIREN AGUR MEABE eta YOLANDA ARRIETA, bi helburu nagusirekin: egungo euskal literaturaren kanonean sartzekoak diren emakumezko idazleak badaudela jakitera ematea, eta euskal literaturaren kanonaren inguruan egonezina sorraraztea, ohikoak diren galderei ahotsa jarriz.Ana Urkizak maisuki paratutako grabagailuaren aurrean idazle elkarrizketatuak biluztu egin dira. Zintzo agertu. Ez dute bertigorik sentitu. Gordin eta biribil bota dituzte egiak. Esateko aukera ikusi dutenean, ez dira isilik gelditu. Zortzi idazle hauek ez baitute, jada, isiltasun gehiago behar, isiltasunez aski inguratuta bizi izan direlako: kritika nahikorik eta argirik gabe, merezitako errekonozimendurik gabe, irizpide maskulinoen arabera egindako irakurketari esker etiketatuta... Zorrotzak eta sarkorrak dira zortzi idazle hauengandik jasotako erantzunak. Bizitzaz gainezka dauden idazleen erretratu bikainak dira. Indar handiko pertsona eta idazleen testigantzak. Irakurleari zirrara berezia sortuko diote bertoko aipamenek, anekdotek eta bizipenek.