Zorigaitz sinple batetik sortzen da elkarrengandik ikasteko eta elkar aberasteko aukera euriak bustitzen duen hegazti familia baten etxean. Umeek batak besteagandik ikasiko dute, a...
Leer descripción completa
14,00€
Disponibilidad alta
Información
Descripción
Zorigaitz sinple batetik sortzen da elkarrengandik ikasteko eta elkar aberasteko aukera euriak bustitzen duen hegazti familia baten etxean. Umeek batak besteagandik ikasiko dute, ama jakintsu bat izango dute, gainera, laguntzeko. Sinpletasunetik abiatuta, «Xirimiri» album ilustratuak istorio zirkular bat kontatuko du, gizarte indibidualista honen nolabaiteko metafora bat sortuz, elkarbizitzatik eta elkartasunetik komunikazioa eta kolektibotasuna hobetzeko ideiarekin.
Bokalak, Fernando Pérez Hernandok, jolasteko baliabide bihurtzen ditu, hitzak deszifratzeko irakurleen gaitasuna suspertuz, eta bost zeinu eta soinu horiek gure hizkuntza artikulatzeko duten garrantzia nabarmenduz. Egileak joko foniko bat planteatzen du, protagonista bakoitza bokal batekin loturik.
Narrazioaren ikuspegitik, ipuinak egitura metatzailea du. Grafikoki, oso xumea da baliabide aldetik. Eszenatoki bakar batean gertatzen da, eta plano desberdinen bidez aurkezten dira pertsonaia atseginok. Orrialderik orrialde umorea gehituz doa eta amaierak irribarrea eragiten du, borobila da.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión