Emilio Ruizen eta Ana Mirallesen 'Waluk 3. Txakur Handiaren bidea' lan honetan, protagonistek, Walukek eta Eskimok, agur esan diete Valkiari eta bere kumeei, eta bidaian aurrera eg...
Leer descripción completa
15,00€13,50€
Disponibilidad alta
Información
Descripción
Emilio Ruizen eta Ana Mirallesen 'Waluk 3. Txakur Handiaren bidea' lan honetan, protagonistek, Walukek eta Eskimok, agur esan diete Valkiari eta bere kumeei, eta bidaian aurrera egin dute, izarrek gidaturik. Laster konturatuko dira eremu mortu haiek ez direla uste bezain bakartiak eta izaki bitxiak bizi direla bertan; esterako, Loki, izaki xelebre eta oso adimentsu bat, herrestan, hegan eta jauzi egiten badakiena eta bere burua sutsuki babesten duena. Eta, jakina, han dira gizakiak ere, hartzentzat guztiz beldurgarriak diren izaki ahul, hozbera eta arriskutsu horiek, zapata parea egiteko hartzei larrua kentzeko gauza diren horiek, euren txakur fidelekin leretatik tiraka. Baina baliteke Artikoan gauzak hain begi bistakoak ez izatea, irudikeriak guztiz ohikoak baitira han. Baliteke hartzek eta txakurrek gauza asko izatea komunean. Baliteke lagun onak izatea eta are elkar maitatzea ere. Eta baliteke txakurren patua Waluk eta Eskimo hartz azkar eta ausarten esku egotea, Uhuapeu hontza, inguru haietan inoiz ibili den hontz jakintsu eta zentzudunena lagun dutela.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión