Portugalgo ahozko ipuin baten egokitzapena dugu istorioa, haur txikientzat ezagunak diren ipuin kateatuen familiakoa. Ahozko baliabide estilistikoak erabiltzen ditu: dela errepikap...
Leer descripción completa
14,00€12,60€
Disponibilidad alta
Información
Descripción
Portugalgo ahozko ipuin baten egokitzapena dugu istorioa, haur txikientzat ezagunak diren ipuin kateatuen familiakoa. Ahozko baliabide estilistikoak erabiltzen ditu: dela errepikapena, dela onomatopeia edota ekintzen erritmo jarraitua.
Aipagarriak dira, bestalde, Óscar Villan-en marrazkiak, guztiz originalak eta espresionistak direnak. Orrietan kolore bera errepikatzen da (testu errepikagarriarekin batera), eta halako ukitu pertsonalizatua ematen die, nola testuari hala liburuari.
Ipuin dibertigarria, katartikoa eta haurrengan barrea eragingo duena berehala. Batetik, istorioan agertzen diren errimak oso dibertigarriak direlako; eta bestetik, irrigarriak direlako inurria bezalako pertsonaia txikiak pertsonaia boteretsuaren aurrean erabiltzen dituen estrategiak, barre algarak sortzeko modukoak.
Ilustrazio sari nazionala lortu zuen liburuak 1999 urtean.
Album arrakastatsua, burutsua, barregarria eta itsu-itsuan erostekoa.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión