SD Alumno. Gizarte Zientziak. lehen hezkuntza 1. Bizigarri gehiage
Gizarte Zientziak arlorako Bizigarri gehiago proiektuak hainbat tresna eta metodologia didaktiko darabiltza, ikasleek irakasgaia gogoz ikas dezaten motibatzeko, erraz uler dezaten... Más información
Editorial:
IKASMINA ARGITALETXEA
Ilustrador:
Delgado Acevedo, Jesús
Encuadernación:
Recurso en línea
País de publicación :
España
Idioma de publicación :
Vasco / Euskara
ISBN:
978-84-9855-658-2
EAN:
9788498556582
Fecha publicación :
01-05-2019
Disponible en 0 librerías

Dónde encontrar "SD Alumno. Gizarte Zientziak. lehen hezkuntza 1. Bizigarri gehiage"

Stock en librería
Disponible en 2-3 Días

Disponible en 0 librerías

    Sinopsis

    Sinopsis de: "SD Alumno. Gizarte Zientziak. lehen hezkuntza 1. Bizigarri gehiage"

    Gizarte Zientziak arlorako Bizigarri gehiago proiektuak hainbat tresna eta metodologia didaktiko darabiltza, ikasleek irakasgaia gogoz ikas dezaten motibatzeko, erraz uler dezaten laguntzeko eta nola eta zertan aplikatzen den ikusteko.Horretarako, epigrafe bakoitzean edukiak hiru ikaskuntza-fasetan antolatuta daude, Abia gaitezen, Uler dezagun eta Aplika dezagun, eta horietan, gainera, lankidetzan ikastea sustatzeko hainbat jarduera proposatzeaz gain, esplizituki identifikatuta ageri da zer gaitasun kognitibo eta komunikazio-gaitasun erabiliko diren. Proiektuaren filosofia orokor hori, ikaskuntza aktiboa sustatzekoa, Tailerra ataleko jardueretan gauzatzen da, bai eta Azken txanpa ataleko zereginetan ere, ezagutzak, abileziak, gaitasunak eta askotariko adimenak uztartzen baitira horietan.Gizarte Zientzietako Bizigarri gehiago proiektuan, edukiak ulerterrazago gertatzeko, kontzeptuak oso modu bisualean eta testuinguruan aurkezten zaizkie ikasleei, irudietan iruzkinak dituzte, eta kartografia ikasmaila bakoitzeko ikasleen ezagutzetara egokituta dago.Edukiak erraz uler ditzaten, gainera, Bizigarri gehiago proiektuak bereziki zaintzen du testuetan erabilitako lexikoa eta idazkera. Edukiak ulertze eta ikaste hori indartzeko, 1. mailan entzumena lantzen da, eta 2. mailan, berriz, irakurmena, urratsez urrats gidatuta. Oztopoak gainditzen eta aurrera egiten laguntzeko, zailtasun-mailaren arabera ordenatuta daude jarduerak, errazenetik zailenera, eta zailtasun bereziko jardueretarako laguntza osagarria ere badute, baliabide didaktikoan.Gizarte Zientziak ikastean, ikasleek Ismael izango dute ondoan, katagorriaren lagun-taldeko kideetako bat. Oso trebea da besteekin harremanetan. Adiskideek oso maite dute, eta Ismaelek ere izugarri gozatzen du lagunez inguratuta.

    Índice

    Aurkibidea:1. Eskolatik etxera...kalez kale! Irakasleak, lagunak, familia Kalez kale pasieran2. Denboran bidaiatzen Nola joaten den denbora Bazen behin historia3.Gure planeta Inguratzen gaituen mundua Txangoan espaziora

    Más sobre

    Matías, Teresa de / Cid, Ana / Menéndez Camarena, Pilar / SM argitalpen-taldea / Garín Muñoz, Mercedes / Hernández Palacios, Esther

    Los lectores opinan

    Valoraciones y comentarios

    No hay comentarios, sé el primero en comentar

    Añadir comentario
    También te puede interesar

    Libros relacionados