Nurri ikaragarri gustatzen zaio zirkua, betidanik; baina oraingo zirkuak ez dira garai batekoak bezalakoak. Gaur egun, ez da izaten zirkuetan lehoi, hartz, jirafa, zaldi, tximu eta bestelako animaliarik, asko sufritzen dutelako kaioletan.
Zirkua ez ezik, oso gustukoa du earthing egitea; alegia, belar gainean oinutsik ibiltzea.
Halako batean, zirku MIRAGARRIA aurkituko du Nurrek, ezustekoan, bere toki “sekretuan”.
Hasieran, Itxina, Ai Di, Irati, Oinaz, Danel eta Inaz lagunek ez diote sinetsiko, ez dutelako ezertxo ere ikusten basoko zelaian.
Azkenean, ordea, lortuko dute denek ikustea, Iban izeneko artista batek zirku bat marraztuko dielako, animalia eta guzti.
Aititek, gainera, piramide magiko super zoragarri bat asmatuko du, zirkua noiznahi ikus dezaten!
Leer todo
Leer menos
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión