Max Bilbon bizi da

Max Bilbon bizi da

Editorial
Ediciones Beta III Milenio
Materia
Para lectores emergentes/principiantes/incipientes (adultos) | País Vasco, Comunidad Autónoma del | Cuentos
Ilustrador
Sanz Nieto, Asier
Colección
Errazago (Irakurketa Erraza)
Encuadernación
Tapa blanda o Bolsillo
Nº páginas
80
ISBN
978-84-15495-62-8
EAN
9788415495628
Dimensiones
240 x 170 mm.
Fecha publicación
09-12-2014
Precio
9.50€ (9.13€ sin IVA)

Dónde comprarlo(6 librerías)

    Autor

    Laida Martinez Navarro Bilbon jaio zen, 1965ean. Psikologian lizentziatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta itzulpengintzari eta linguistikari buruzko beste ikastaro eta graduondoko batzuk egin ditu. Idazteko zaletasunak hainbat sari irabaztera eraman du, eta zenbait ipuin eta eleberri argitaratu ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, irakurle heldu nahiz gazteentzat. Sarritan elkartzen da irakurleekin egileekiko solasaldietan eta eskoletan irakurketa sustatzeko lantegietan.

    Sinopsis

    ERRAZAGO bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako liburuak dira. Liburu horietan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira. Max hitz-totela da, 9 urte ditu eta uda hau Bilbon emango du, udalekuetan. Bertan lagun pilo bat egingo du, denak oso interesgarriak: Miao igerilari bikaina da, Estitxuri izugarri gustatzen zaizkio futbola eta Athletic; gurpildun aulkian mugitzen da Beñat, eta inoiz ez du lasterketarik galtzen; Omar eta Oier azkarrenak dira arazoetan sartzeko orduan. Abentura dibertigarriak bizi izango dituzte Maxek eta bere lagunek: Guggenheim museora eta Alondegiko igerilekuetara joango dira, San Mames futbol-zelaira eta Artxandara funikularrez. Istorio original eta barregarri hau irakurterraza da eta marrazkiak dauzka, koloreetan.