Beppe Fenoglio (1922-1963) Berrogeita bat urterekin hil zenean egin zen idazle ezagun. Alemanek Italia inbaditzean bere jaioterriko mendietako Erresistentziarekin bat egin zuen, aurrena Garibaldi brigada komunistetako kideekin, autonomo urdinekin gero. 23 egun iraun zituen Albako Errepublika Partisanoko kide izan zen. 1946ko erreferendumean monarkiaren aldeko bozka eman zuen. Gerraren ostean ardo enpresa batean lan egin zuen eta bi eleberri eta ipuin liburu bat argitaratu zituen. Italo Calvinoren, Elio Vitorriniren eta Natalia Ginzburgen laudorioak eta laguntasuna jaso zituen. Ingelesezko literaturaren oso zalea zen eta eraman zituen Coleridge, Eliot, Browning edota Edgar Lee Mastersen lanak italierara. 1960an zibilez ezkondu zen (ez zen sinestuna), oso erretzailea zen (hirurogei bat zigarro erretzen zituen egunero bere arreba gazte Marisaren esanetan, bereziki idazten zuenean) eta asma zuen. Bronkioetako minbizia sortu zitzaion eta erradioterapiak ezin izan zuen sendatu. 2013an, alabak gurasoen etxeko armairu zahar batean M1 fusil bat eta Colt 45 pistola bat topatu zituen, Kontu pribatu bat eleberrian erabilitako armak.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión