Traducción al euskera del primer volumen de 'Grupos jóvenes de Jesús'. Jesusen Gazte Taldeak liburu hau, topaketarako proposamen bat da, oinarritzat kristau-fedea duelarik: Nazareteko Jesus. Ez da gazteekin egindako ibilbide pastoral bat, baizik eta hartarako baliabide bat: jadanik landua den edozein proposamen pastoralerako balio izango duena. Ebanjelizazio-bideak sustatzea edo eragitea da arazoa, fruitutzat nor bakoitza konbertsio-bidean jarriz. Horretarako, gazteen eguneroko bizitzarekin sintonizatzea bilatu nahi izan da, bai hizkeran, bai sinboloetan, bai Ebanjelioarekin nola topo egin aurkeztean. Argibidea Frantzisko aita santuak Gotzainen Sinodo berezi bat deitu du 2018ko urrirako. Goiburu hau izango du Sinodoak: «Gazteak, fedea eta bokazio-bereizmena». Aita Santuak azpimarratu du: «munduko alde guztietako gazteak daude gonbidatuak, bai katoliko, bai beste kristau-elizatako, bai beste erlijioetako, bai fedegabe». Ezin une egokiagoan dator, beraz, kalera euskarazko liburu hau.
Leer todo
Leer menos
Índice
AGURRA, Jose Antonio Pagolak AURKEZPENA, Jose Antoniok eta Carlesek SARRERA Liburu bat, hamabi topaketa.Egitura eta oinarrizko eskema «Jesusen Gazte Taldeak» delakoaren proposamen hauek bizi ahal izateko1.- EZ BELDUR IZAN.Beldurra eta ziurtasunik eza bizitzan 2.- ZEREN BILA ZABILTZATE.Asmo bat neure bizitzarako 3.- NIRI BOST AXOLA ZAIT ETA!Norbaiti axola natzaio naizena naizelarik 4.-NORBAIT JATORRA!Esaten duena betetzen duen pertsona 5.- BEGIRA JARTZEKO BESTE ERA BAT.Aurreiritzirik gabe bizitzeko askatasuna 6.- BIZITZA AITORTUZ. Emakumearen alde 7.- GIZABIDEZ EZINEZKOA.Aita ona 8.- POZAREN ZEINUA.Gozatzen duen eta pozten den Jainkoa 9.- NEURTZEKO BESTE ERA DESBERDIN BAT.Jainkoa ona da guztiekin 10.- BIHOTZAZ ONDO IKUSTEN DA.Begientzat ikusezin dena ikusten du Jainkoak 11.- MAITASUNAREN IRMOTASUNA.Jainkoa eskatzaile zorrotz 12.- ATEOEN JAINKOA.Jainkoak den-denak onartzen ditu 1.-Eranskina: Jesusen Gazte Taldeak: poesia-abestiak 2.-Eranskina: Liturgiako ohiko abesti batzuk
Leer todo
Leer menos
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión