Haurtzaroaren irudimen neurrigabea ondotxo islatzen da Indiar Txikia liburuan, eta egile bertsuen beste klasiko batera garamatza, “Pirata ausarta”ra, hain justu ere. Oraingo honeta...
Leer descripción completa
11,00€
Disponibilidad media
Información
Descripción
Haurtzaroaren irudimen neurrigabea ondotxo islatzen da Indiar Txikia liburuan, eta egile bertsuen beste klasiko batera garamatza, “Pirata ausarta”ra, hain justu ere. Oraingo honetan, Juantxoren abenturak Mendebalde urrunean girotuta daude, indiar-bakeroen film ikonikoen eredura. Protagonistak berriro ere ageri-agerian uzten du bere ahalmen neurrigabea, edozein objektu dela ere, lumadun apaingarri bikaina bilakatzeko, edo zela azkarrena, edo arkurik egokiena...
Umorea ezaugarri behinena da Ricardo Alcántaren eta Gustiren liburuotan guztiotan, are gehiago amaren ahots durundatsuak gerlari gaztearen balentriak ustekabean eteten dituelarik. Berriro ere, jolasaren garrantzia ageri-agerian dago istorio dibertigarri honetan. Beronen errima irudimentsuak, arrastoen atzetik joanda, estepa aztertzera gonbidatzen dute -betiere etxetik irten gabe-, edo zaldi gainean trostan ibiltzera, edo kanoaz nabigatzera. Honetan ere, Juantxo txikiaren pasadizoek Maurice Sendaken Piztiak bizi diren lekuan liburuko Max ausarta dakarte gogora. Protagonista ekintza bete-betean agertzen duten dinamismo literarioari zati arin eta irregularrekin laguntzen diote ilustrazioek.
Bestalde, fikziotik errealitaterako joan-etorria islatzeko proposamen trebe eta adierazkorra nabarmen gelditzen da; beronek, kontakizunaren hariaren erritmoa hautsi beharrean, nola intentsitatean hala begikotasunean ere indartu egiten du.
Ricardo Alcántara Sgarbi nació en Montevideo (Uruguay). A los 17 años viajó a São Paulo a estudiar Psicología porque cerraron la universidad donde estudiaba. Pero él no quería trabajar de psicólogo. Le gustaba (y le gusta) escribir. Ganó un premio de literatura en Brasil y con el dinero viajó a Barcelona porque quería estar al lado del mar. Premios Serra d'Or, Austral Infantil, Lazarillo, Apel·les Mestres, Lista de Honor del Banco del Libro en Venezuela, Lista de Honor de la CCEI en España, seleccionado para la Antología del Cuento Español (University of Nebraska, EUA).
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión