«Hodeiekin dantzan» egin nahi duen neska baten ametsaren bitartez, liburu honek kultur elkartrukeaz eta jatorri desderdineko pertsonen arteko errespetuaz egiten du gogoeta. Albumek...
Leer descripción completa
16,00€
Solo quedan 1
Información
Descripción
«Hodeiekin dantzan» egin nahi duen neska baten ametsaren bitartez, liburu honek kultur elkartrukeaz eta jatorri desderdineko pertsonen arteko errespetuaz egiten du gogoeta. Albumeko orrialdeetan, denbora aurrera doala haziz doan herri baten historia kontatzen da, etxeak eraikitzen eta esperientziak partekatzen dituzten biztanle berrien bitartez, latinoamerikar folklorearen oihartzun etengabea tarteko.
Artearen ikuspuntutik, Hodeiekin dantzan album naïf eta etnikoa da, ilustrazio argitsu, exotiko eta koloretsuez osatua. Testuak, berriz, esaldi labur eta deskribatzaileak baliatuz, metaketa-baliabidea darabil: auzokide berri bakoitzari esker komunitatea aberastu egiten da ohitura, musika eta usain berriekin.
Mestizajea, kulturaniztasuna, elkarbizitza eta tolerantzia dira Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sarian finalista izandako lan honen inguruan burura datozen kontzeptuak. Eta neska protagonistari bezala, irakurleei ere hegoak eskaintzen dizkio beren ametsen atzetik ibiltzeari inoiz utz ez diezaioten.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión