Liburu berezia duzu esku artean: lehen begiratuan, istorio sorta bat dirudi, denak ere Pragan girotuak XVI. mendearen azken aldera. Bertan agertzen dira kaleko musikariak, diru-mailegatzaileak, alkimistak, errabinoak, gortesauak, bufoiak, enperadoreak, zaldunak, maitaleak… gizarte ñabar, koloretsu eta askotarikoa. Apurka, baina, ipuinen arteko loturak sumatzen ditugu, eta konturatuz goaz denen artean istorio osoago bat eratzen dutela, argumentu ondo lotua duen zinezko eleberri historiko bat.
Fabulaziorako gaitasun paregabea erakusten dute narraziook, maisuki uztartzen dituztenak kondaira eta historia, umorea eta abentura, fantasia eta garaiko ohituren deskribapena. Duela lau mendeko Praga liluragarri bat agerrarazten digu egileak, giza arimaren ezagutza sakonez eta, aldi berean, XX. mendean betiko galdu zen Erdi Europako kultura juduaren nostalgiaz. Nobela aparta, orain, lau eskutara egindako itzulpen bikain honi esker euskaraz dasta dezakeguna.
Leer todo
Leer menos
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión