Orain, imajinatu egoera. Anchorman bat naiz, irratsaio baten gidaria. Laneko bidaia batek ekarri nau hona. Hotel aski duin batean hartu dut ostatu. Nire emaztearen eta seme-alaben...
Leer descripción completa
17,00€
Disponibilidad alta
Información
Descripción
Orain, imajinatu egoera. Anchorman bat naiz, irratsaio baten gidaria. Laneko bidaia batek ekarri nau hona. Hotel aski duin batean hartu dut ostatu. Nire emaztearen eta seme-alaben falta sumatzen dut. Eta, bat-batean, minutu batean -ez gehiago, ez gutxiago-, absurdokeria-erauntsi hau. Emakume bat, haurdun, nire sofan, aindiretan
bildurik. Auskalo nor demontrerena den haurra, gainera. Hortxe dago, eserita, Vankaz miraturik. Hura, berriz, tabernara bidean da, bere emazte ederrarekin. Eta ni, hortz-eskuila bat erosten emakume txundigarri horrentzat. Ezin igarri diot bukaerarik egonezin honi.
Sergei Dovlatov (1941-1990) XX. mendeko azken laurdeneko errusiar narratzaile behinenetako bat. Ufa hiri sobietarrean jaio zen eta hiru urte zituela Leningradera aldatu zen. Unibertsitatera joan zen eta kanporatu egin zuten. Lan behartuen eremu bateko zaindaria izan zen (Eremua eleberrian kontatu zuen). Puxkin Parkeko gida izan zen (Parkea eleberrian jaso zuen). Kazetari lanetan aritu zen hirurogeita hamarreko hamarkadako Estonian (Konpromisoan jaso zuen). Eta Kazetarien Sindikatutik kaleratu zuten. Hamarkada haren amaieran New Yorkera alde egin zuen eta kazetaritzan lan egin zuen. The New Yorker aldizkarian ipuinak argitaratu zituen laurogeiko hamarkadan. Berrogeita zortzi urterekin, Brooklyngo anbulantzia batean hil egin zen. Hau da Dovlatoven hirugarren lana euskaraz, aurrez argitaratu ziren Konpromisoa (Hiria 2008, Iker Sanchok itzulia) eta Maleta (Literatura Unibertsala 2014, Amaia Apalauzak itzulia).
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión