IBON SARASOLA Errazkin (Donostia, 1946) Ingeniaritza ikasketak egin zituen Donostian, eta Filosofia eta Letratakoak, Bartzelonan. Ba¬tez ere, hizkuntzalaritza landu du, hiztegiaren alorra bereziki, baina, horrez gainera, lite¬raturari buruzko lanak eta kritikak argitaratu ditu, eta literatura ere landu du; zenbait itzul¬pen ere argitaratu du (Voltaireren Kandido eta Gideren Teseu, besteak beste). Euskaltzain osoa da 1988az geroztik. Euskaltzaindiko Hiztegi¬gintza batzordeko burua eta Euskara Batuko batzordeko kide. Koldo Mitxelena hil zenez gero, Orotariko Euskal Hiztegiaren arduraduna da; aurten argitaratu du, bestalde, bere hiztegi lan nagusia: Euskal Hiztegia. Beste liburu batzuk: Poemagintza (1969); Euskal Literaturaren Historia (1971); Txillardegi eta Sai¬zarbitoriaren nobelagintza (1975); Joan eta Ane zigarro bat erre¬tzen (1977); Contribución al estudio de textos anti¬guos vascos (1990).
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión