Gaur egungo gizartea ?konplexua, oso ekoizkorra eta ezegonkorra? erakunde-gizartea da: gure oinarrizko behar asko asetzeko (ura, garraioa, elikadura, energia, osasuna, irakaskuntza, aisialdia, bizitzaren zentzua, eta abar), nahitaezkoak dira erakunde horien jarduerak. Horregatik, beharrezko bihurtu da haiek aztertzea, geure bizitza egoki ulertzeko ezinbesteko osagaitzat. xx. mendearen hasieran, industria-gizarteen goraldian, nabaria gertatu zen erakundeen azterketa zientifikoari ekin beharra. Horixe egin zuten Max Weber, Taylor eta Fayol-ek, esate baterako; ikerkuntza- eta irakaskuntza-eremu oso bat hasi ziren jorratzen, gaur egun arte zabalduz eta zabalduz joan dena. Horregatik, erakundeen azterketa fakultate eta eskola tekniko askotako curriculumetan dago gaur egun. Ulertezina litzateke enpresa-munduan jardungo dutenek, edo egitasmo teknikoak koordinatzen, politikan, hezkuntzako eta prestakuntzako hainbat esperientziatan parte hartuko dutenek, ez ezagutzea, zeharka bada ere, erakundeei buruz egin diren azterketen ondorioak.
Leer todo
Leer menos
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión