Pello Zabala (Amezketa, Gipuzkoa, 1943ko ekainaren 2a) fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa da. Hainbat urtez ibili zen Euskadi Irratian, hasieran musika programa egiten eta ondoren eguraldiaren iragarpenak ematen, tartean bide tradizionalak eta tenporak kontuan hartuz. Halaber, kate berean "Klasikoak gaur" irratsaioa aurkezten ibili da (5.000 saiotik gora egin ditu), musika klasikoa eskaintzen duena. Halaber, "Berria" egunkariaren blog komunitatean dabil 2006ko urritik, "Mendiko behatokitik" izenekoan idatziz. Arantzazuko santutegian bizi da (Oñati). Naturaren mintzoa: Egunez egun, sasoien gurpilean (Alberdania, 2000). Zeruan zer berri: Arantzazuko talaiatik eguraldiari begira (Alberdania, 2006).
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Los lectores opinan
No hay comentarios, sé el primero en comentar