Espero zenaren kontra, Katniss irabazlea izan da Gose Jokoetan. Bera eta 12 Barrutiko beste tributua, Peeta Mellark, miraria badirudi ere, bizirik daude oraindik. Katnissek arindu...
Leer descripción completa
19,50€
Disponibilidad media
Información
Descripción
Espero zenaren kontra, Katniss irabazlea izan da Gose Jokoetan. Bera eta 12 Barrutiko beste tributua, Peeta Mellark, miraria badirudi ere, bizirik daude oraindik. Katnissek arindu handia sentitu behar luke, zoriontsua ere behar luke izan, bere familiarengana eta bere betiko adiskidearengana itzuli baita, Galerengana. Alabaina, ezer ez da Katnissek nahi lukeen bezala: Gale oso hotz dabil berarekin, Peetak bizkarra eman dio eta Kapitolioaren kontrako altxamendu bat izan delako hotsa hasi da zabaltzen. Eta Katnissek eta Peetak izan dute beharbada zerikusirik altxamendu horren sorreran…
Katnissek barrutietako egongaiztasuna areagotu du bere harrimen handirako, eta ikaraz dago ez ote duen egoera baretzen asmatuko; eta ez daki gainera saiatu ere egin behar duen, horrexek beldurtzen du gehiena. Gero eta hurbilago dela Katniss eta Peeta Kapitolioaren Garaipenaren Itzuli ankerrean barrutiak bisitatzera joan behar duten unea, sekula baino larriagoa da egoera. Eta frogatzen ez badute, batere zalantzarik gabe, zoratu beharrean daudela elkarrekin maiteminduta, ondorioak ikaragarriak izango dira.
Dena sutan, Gose Jokoen trilogiaren bigarren nobela honetan, Suzanne Collinsek Katniss Everdeenen istorioa kontatzen jarraitzen du, eta gero eta proba gogorragoak jarriko dizkio… irakurlea behin eta berriz txundituz.
Suzanne Collins es la autora de la serie superventas «Gregor», que dio comienzo con Las tierras bajas. Sus revolucionarias novelas juveniles, Los Juegos del Hambre, En llamas y Sinsajo fueron superventas de The New York Times, recibieron reconocimiento en todo el mundo y sirvieron de inspiración para cuatro películas de éxito. Un año en la selva, su libro ilustrado sobre el tiempo que su padre pasó destinado en Vietnam, se publicó en 2013 y recibió el aplauso de la crítica. Hasta la fecha, sus libros se han traducido a cincuenta y tres idiomas.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión