«Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez nion
bezala. Baiezko keinua egin zidan. Ulertu zuen. Duffy bultzaka joan zen hesiraino,
lane...
Leer descripción completa
20,00€
Disponibilidad media
Información
Descripción
«Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez nion
bezala. Baiezko keinua egin zidan. Ulertu zuen. Duffy bultzaka joan zen hesiraino,
laneko bota goratu, eta hesia ostikoz irauli zuen.
-Goazen -egin zien keinu grebalariei-.
Poliziak ustekabean harrapatu genituen trumilka gainditu genituenean. Borrokak
izan ziren, baina gutako gehienak polizia furgonetaraino iritsi, eta inguratu genuen.
Babespeko etxeetako jendeak zirkulua egin zuen gure inguruan. Furgoneta astindu genuen.
-Aska itzazue! Aska itzazue! Aska itzazue!
Mari-mutil handi baten bluesa eleberria Feinberg-en bigarrena izan zen eta harekin bihurtu zen ezagun, jatorrizko lana txineraz, turkieraz, eslovenieraz, serbokroazieraz, grezieraz, italieraz, holanderaz eta alemanez argitaratu dute. Liburuko pertsonaia nagusiak Feinbergen bizitzarekin paralelismoak baditu ere, ez da autobiografikoa.
AEBetako idazle, kazetari eta industriako langilea izan zen. Siracusako (New York, AEB) bere etxean hil egin aurretik, aldamenean zuen bere emazte Minie Bruce Pratt-i esan zion «Gogora nazazue komunista iraultzaile gisa». Hilberri oharrean Prattek idatzi zuen Feinberg «zuri anti-arrazista bat zela, langile klasekoa, judu sekularra, transgeneroa, lesbiana, komunista iraultzailea eta ‘transgeneroen askapena’ kontzeptu marxista gisa teorizatu zuena». Lau saiakera eta bi eleberri argitaratu zituen. Euskarara bi lan ekarri ditu Fermintxo Zabaltzak: Mari-mutil handi baten bluesa (Katakrak 2018) eleberria ikonikoa eta Borrokalari transgeneroak (Katakrak 2021).
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión