Argi nuen zeri buruz idatzi eta nola ez idatzi. Zerbait desberdina egin nahi nuen, ohiko arau narratiboetatik aldentzen zena. Geratu egin nahi nuen eta pentsatu. Zer da literatura?...
Leer descripción completa
24,00€
Disponibilidad media
Información
Descripción
Argi nuen zeri buruz idatzi eta nola ez idatzi. Zerbait desberdina egin nahi nuen, ohiko arau narratiboetatik aldentzen zena. Geratu egin nahi nuen eta pentsatu. Zer da literatura? Zerk desberdintzen du, esate baterako, zinetik? Nola aldatu da gizartea azken urte hauetan? Eta galdera horiei erantzunez idatzi nobela. Behatu gizarteari, gogoeta egin eta sortu. Orduantxe hasi ginen nabaritzen teknologia berrien eragina ere. Mugikorreko mezuak, mezu elektronikoak, Facebook sortu berria zegoen. Nire galdera zen nola aldatuko zuen horrek gizartea, eta ondorioz, literatura. Gogoeta horietatik sortu zen liburua, horien arrastoa da. Liburuak ez du egitura lineal bat, hasi eta buka. Horren ordez, sare baten itxura du, interneteko sarearena eta arrantzaleen sarearena. Irakurleak bere aldetik jarri behar du liburuan barneratuko bada ( ) Egun, hamabi urte beranduago, eta atzera begiratua eginda, esango nuke Bilbao-New York-Bilbao askatasun ariketa bat izan zela, gauza guztien gainetik.
KIRMEN URIBE (Ondarroa, 1970) ETA JON ELORDI (Lekeitio, 1970) Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatuak dira. Egun, doktoratutza ikasketak ari dira egiten unibertsitate berean, bat Pott literatur mugimenduari buruz et abestea euskal dialektologiaren alorrean. Halaber, besteak beste, Gasteizko Kultur Etxeko euskarazko literatur tailerrean arduradun dira.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión