Eskolara berriz! “Animalia” lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berria...
Leer descripción completa
10,00€
Disponibilidad alta
Información
Descripción
Eskolara berriz! “Animalia” lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka. Eta zer esan haren botere eta ahalmen ikaragarriez, haiei esker bihurtu baita Biga eskolako patioko izarra, eta bide batez gorengo maila kendu baitio Leoi kameleoiari? Biga "benetan identifikatu gabeko animalia" da, eta txundituta uzten ditu denak, hunkituta eta liluratuta haren fantasiaz eta berezitasunaz. Eta, azken batean, adiskide handi bat besterik ez balitz? Heroi txiki berri bat, jatorra eta atsegina.
Gidoiak bi orrialdeko abenturatan egituratuta daude, eta modu xaloan lantzen ditu gai garrantzitsuak: desberdintasuna, bullyinga edo adiskidetasuna. Umorea, jakina, funtsezkoa da eta nonahi ageri da Vincent Cautek samurtasun grafiko handiz marrazten dituen kontakizun hauetan. Horrez gainera, albumaren amaieran irakurleak orri bikoitz bat aurkituko du Bigarekin eta bere adiskideekin jolasteko. Sail hau Ariol arrakastatsuaren editoreek argitaratu dute Frantzian, eta 40.000 aletik gora saldu ditu.
Izugarri dibertigarria,
pertsonaia honek ahalmen ikaragarriak ditu: malgua da, kolorez alda daiteke,
nahi edozertan bihur daiteke eta baita ikusezin bilakatu ere. Beste mutikoak
bezalakoa da, gurasoekin, klaseekin, jolastokiko liskarrekin, lagunarteko
bihurrikeriekin...
Orrialde
bikoitzeko istorioz osatua dago. Abentura arin eta freskoak dira, lehen
irakurleentzako oso aproposak.
Gainera hirugarrena
atera berri da eta askoz gehiago daude!
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
Izugarri dibertigarria
Izugarri dibertigarria, pertsonaia honek ahalmen ikaragarriak ditu: malgua da, kolorez alda daiteke, nahi edozertan bihur daiteke eta baita ikusezin bilakatu ere. Beste mutikoak bezalakoa da, gurasoekin, klaseekin, jolastokiko liskarrekin, lagunarteko bihurrikeriekin...
Orrialde bikoitzeko istorioz osatua dago. Abentura arin eta freskoak dira, lehen irakurleentzako oso aproposak.
Gainera hirugarrena atera berri da eta askoz gehiago daude!
No hay comentarios, sé el primero en comentar
Valoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión