2017ko apirilaren 7an, ia hirurogei urteko ibilbidea eginda eta bere jarduera militarra behin betiko utziko zuela iragarri zuenetik sei urtera, ETAk bere burua «erakunde armagabetutzat» jo zuen. Egun bat geroago, erabaki hori gauzatu egin zen, bakearen artisauek armagabetzea in situ zainduta. ETAren adostasunarekin, gizarte zibilak bere gain hartu zuen armen eta lehergailuen gaineko erantzukizun politikoa eta teknikoa, eta, hala, Madrilek eta Parisek inposatutako blokeoa hautsi zen. Egun historiko hura Aieteko Konferentziarekin abiatutako bide bihurgunetsu baten emaitza izan zen. Bide hori zailtasun handiekin egin zen, zailtasun horiek ausardia eta irudimen dosi itzelekin gaindituta. Armen inbentario- eta zigilatze-prozesua, zeina poliziaren presio etengabearen pean egin zen, eta artisauen Luhusoko desobedientzia zibileko ekintza egin ez balira, armagabetze ordenatu baten helburua ameskeria izango litzateke gaur egun. Liburu hau garrantzi handiko gertakari hartan esku hartu zuten eragile guztien makina-gelara iristeko aukera eman duen talde-lanaren emaitza da, eta informazio zehatza eta eragile politiko eta sozial nagusien, artisauen, nazioarteko eragileen, ordezkari instituzionalen eta dagoeneko armagabetuta dagoen erakundeko mintzaideen lekukotzak jasotzen ditu. Orain arte argitaratu gabeko dokumentu eta material fotografikoz osatu da, eta euskal gatazkari aurre egiteko modua aldatu zuen eta, zalantzarik gabe, munduko hainbat tokitan gatazka politiko armatuetarako konponbideak bilatzeko lanean ari diren pertsona guztientzako erreferentzia izango den prozesuari buruzko kontakizun osoena da; euskal bideari buruzkoa, alegia.
Leer todo
Leer menos
Índice
aurkezpena ...................................................................................................................................................................9 sarrera Bidegurutzea ..........................................................................................................................................................11 1. iragan hurbilaren lerroa ................................................................................................................................19 2. bruselako adierazpena eta su-eten iraunkorra .......................................................................................27 3. hemen dira egiaztatzaileak .............................................................................................................................35 4. ekitaldiartea, ezustekoen beldur ..................................................................................................................43 5. aieteko adierazpena ...........................................................................................................................................49 6. komunikatua .........................................................................................................................................................57 7. amaierako ibilbide-orria...................................................................................................................................63 8. osloko itxaronaldia ..........................................................................................................................................75 9. nazioarteko egiaztatze batzordea, norvegia eta euskal herria artean .........................................85 10. bakearen nobela ................................................................................................................................................91 11. etaren azterketa, ibilbide-orri berria .......................................................................................................97 12. «giltzarrapo», zigilatze-prozesuaren giltzak ...................................................................................... 103 13. inbentarioa egin eta zigilatzeko prozesua iragartzea ..................................................................... 109 14. eusko jaurlaritza. beste proposamen bat? ............................................................................................. 117 15. hodei beltzak ................................................................................................................................................... 125 16. hutsetik hastea ............................................................................................................................................... 133 17. frantziako asanblean ................................................................................................................................... 141 18. hauteskundeak espainian, frantzian eta araba, bizkaia eta gipuzkoan .................................... 147 19. parisetik vatikanora .................................................................................................................................... 153 20. frantziaren jarrera eta mikel irastorzaren atxiloketa ................................................................. 159 21. eta, herri-ekimenerantz ............................................................................................................................... 169 22. a plana (atxiloketarik gabe), b plana (atxiloketekin) ....................................................................... 179 23. luhuso, b plana abian jartzen da .............................................................................................................. 185 24. eta, behin betiko erabakia .......................................................................................................................... 197 25. belatzak eta usoak ........................................................................................................................................ 203 26. bakearen artisauak edo bakegileak ........................................................................................................ 215 27. kohesioaren abiapuntua ipar euskal herrian ...................................................................................... 223 28. testuinguru berria ........................................................................................................................................ 229 29. erakunde eta alderdiekin izandako bilerak. frantziak ate bat zabaldu du ............................. 235 30. biarritzeko foroa, arkauteko bilera eta etaren komunikatua ..................................................... 247 31. apirilaren 8a, egun seinalatua ................................................................................................................. 253 32. berehalako erreakzioak eta lehen balioespenak ................................................................................ 269 33. azken txostena ................................................................................................................................................ 275 34. etorkizunerako irakaspenak ................................................... ................................................................. 281 erabakitasun eta zilegitasun handiagoarekin David Pla .............................................................................................................................................................. 287 eranskinak ............................................................................................ ................................................................. 295 argazkiak ............................................................................................... ................................................................. 305
Leer todo
Leer menos
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión