Adiskideak gara? aurreirakurleei eta lehen irakurleei zuzendutako album bat da, ume baten eta hartz baten arteko adiskidetasunaren eraikuntzaz diharduena: printzipioz, bi pertsonai...
Leer descripción completa
15,00€
Disponibilidad alta
Información
Descripción
Adiskideak gara? aurreirakurleei eta lehen irakurleei zuzendutako album bat da, ume baten eta hartz baten arteko adiskidetasunaren eraikuntzaz diharduena: printzipioz, bi pertsonaia oso desberdinak, baina osagarriak izan daitezkeenak elkarri lagunduz gero.
Anabel Fernández Rey-k bi zatitan banatu du obra, bi protagonistek eguneroko egoeren aurrean dituzten ikuspuntuak, desirak eta beharrak erakusteko. Zenbaitetan, gustuko ez ditugun edo lana ematen diguten gauzak egin behar ditugu besteei laguntzeko, baina horrelaxe erakusten da benetako adiskidetasuna: eskaintze gisa, lankidetzatik, eskuzabaltasunetik eta egoismorik gabe. Izan ere, zailtasunetan elkarri lagunduz indatzen baita lotura afektiboa. Ez baitu axola fisikoki zein desberdinak garen edo zein gaitasun ezberdin ditugun.
Testuak eta irudiek elkarrekin solasean dihardute liburuan, ikusizko atalak gutxienez idatzizkoak adinako pisua izateraino – orrialde bikoitz mutuetan-, eta horrela zabaldu egiten da irakurketa askotariko interpretazio eta ondorioetara. Pertsonaien arteko solasa hitz eta keinuen bidez eratzen da: batak bere desirak hitzez adierazten ditu eta bestearen erantzuna bere adierazkortasunaren bidez sumatzen da.
Lan honen arte-ezaugarri nagusia kolore eta pintzelkada leunak dira, askotariko planoekin eta hitzik gabeko adierazpenarekin batera.
Manu Lopez Gaseni (Bilbo, Bizkaia, 1961eko azaroaren 21a - ) euskal idazlea da. Euskal Filologian lizentziatua Psikodidaktikan doktorea da. EHUko Irakasle Eskolako irakaslea da, bertan literatura irakasle delarik. Behinola aldizkariaren koordinatzailea da.[1]
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión