Liburuki honetan, Bigak ia irentsiko du hiria... bene-benetan! Romain Pujolen eta Vincent Cauteren asmamenak ez du mugarik. Eguneroko abentura xelebreak biziko ditu berriz ere Biga...
Leer descripción completa
11,00€
Disponibilidad alta
Información
Descripción
Liburuki honetan, Bigak ia irentsiko du hiria... bene-benetan! Romain Pujolen eta Vincent Cauteren asmamenak ez du mugarik. Eguneroko abentura xelebreak biziko ditu berriz ere Bigak, eta abentura bakoitzean, aparta eta bakarra egiten duen txinparta hori azalduko zaigu. Ez dira soilik bere botereak, luzatzeko edo hegan egiteko ahalmen horiek, bere nortasuna ere bada, eskuzabala eta arretatsua, jostaria eta bihurria. Biga erratu egiten da, ikasten du, mugak badaudela ohartzen da, bere adineko edozein umek bezala. Eta oraingoan, gauzak norberak egitea batzuetan funtsezkoa dela erakutsiko diote.
Arrakasta handia lortu du Biga sailak, bai Frantzian bai Pirinioen hegoaldean, eta horren adibide dira Espainian saldutako 18.000 aleak. Izan ere, Pujolen eta Cauten lanak mugak gainditu ditu, eta gero eta herrialde gehiagotan argitaratzen da; adibidez, Korean plazaratu da berriki. Argi dago, beraz, bilduma unibertsala dela, jolas eta keinuz betea (topatuko al dituzu, 5. liburuki honetan, egileen autorretratuak?), eta aukera ematen du familian dibertitzeko.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión