Waluk eta Eskimo lagun banaezinak dira. Waluk hartz gaztea da, eta Eskimo, oso zaharra. Bien artean, modua topatu dute inguru guztiz bortitz batean bizirauteko: baten bizkortasuna...
Leer descripción completa
16,00€
Disponibilidad alta
Información
Descripción
Waluk eta Eskimo lagun banaezinak dira. Waluk hartz gaztea da, eta Eskimo, oso zaharra. Bien artean, modua topatu dute inguru guztiz bortitz batean bizirauteko: baten bizkortasuna eta bestearen eskarmentua batzea. Eskimok iparralderago joatea erabaki du, ehiza-leku hobeen bila. Horretarako, itsasoa zeharkatu behar dute. Walukek igeri egitea zoragarria dela deskubrituko du, baina ezin du susmatu zein luzea izan daitekeen Artikoko bidaia. Zenbait egunez jan gabe eta lo egin gabe egon ondoren, izotz puska batean babestuko dira, akiturik, eta izotz horrek eramango ditu, salbamendu-txalupa bat bailitzan, paisaia berri eta guztiz mortu batera...
Astiberrik 2017an argitaratu zuen Waluk lanaren jarraipena da 'Waluk 2. Bidaia handia' hau. Saileko lehen liburukia Frantzian, Brasilen eta AEBetan ere argitaratu dute, eta bigarren hau, Teresa Valero komikigileak adierazi duen moduan, mota eta adin guztietako irakurleei zuzenduta dago, zeren “krisian den mundu batean bizirauteko borrokan ari diren hartz zurien istorio hau geure istorioa ere bai baita. Eskimo zaharraren nekea eta samurtasuna gure aitita-amamenak dira. Valkia hartz-amaren indarra gure amen indar bera da. Eta Waluk txikiaren poza, nekeak eta itxaropenak gure gazteenak dira. Gure mundua da ahitzen ari den mundu hori.
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión