Saguak oso pobreak ziren, baina Matias zen haien itxaropena. Handitzean sendagilea izan zitekeen, agian. Eta orduan gazta parmesanoa izango lukete gosaltzeko, bazkaltzeko eta afa...
Leer descripción completa
16,00€14,40€
Disponibilidad alta
Información
Descripción
Saguak oso pobreak ziren, baina Matias zen haien itxaropena. Handitzean sendagilea izan zitekeen, agian. Eta orduan gazta parmesanoa izango lukete gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko. Baina Matiasi zer izan nahi zuen galdetzen ziotenean, erantzuten zuen:
«Ez dakit Mundua ikusi nahi dut».
Artea, mundu osoko kulturaren eta jakintzaren erakusleiho gisa; sorkuntzaren eta askatasunaren adierazpen gisa; errealitatea eraldatzeko bide gisa. Museo batera egindako lehen bisitak bizitza aldatu dio Matiasi, eta bere etorkizuna bideratzen lagundu dio: ganbara apal batean bizi izatetik bidaiatzera eta bere margolanak nazioarteko prestigioko aretoetan erakustera.
Leo Lionnik zenbait estilotara hurbiltzen gaitu, portreta historikoen eta izadi hilen klasizismotik inpresionismo, kubismo edo surrealismoaren tankerako arte-abangoardietara. Matiasen ametsa haurrak hezkuntza estetikoan eta formakoloreen interpretazioan abiarazteko album bat da. Fantasiaz betetako istorio hurbil baten bidez, eta collage erako aberastasun kromatiko handiko ilustrazio deskriptiboen bitartez, egileak bere bi grina nagusiak partekatzen ditu irakurleekin: artea eta musika, haurtzaroa markatu baitzioten eta gaur eguneko haur literaturako erreferente nagusietariko bat bihurtu baitzuten.
Manu Lopez Gaseni (Bilbo, Bizkaia, 1961eko azaroaren 21a - ) euskal idazlea da. Euskal Filologian lizentziatua Psikodidaktikan doktorea da. EHUko Irakasle Eskolako irakaslea da, bertan literatura irakasle delarik. Behinola aldizkariaren koordinatzailea da.[1]
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener más información aquí o cambiar la configuración.
Opiniones
Opiniones
No hay comentarios, sé el primero en comentarValoración media
¿Has leído este libro?
Valóralo y comparte tu opinión con otros usuarios
Escribir mi opinión