



Katalina kontalari naturaren eta zomorroen bizitza baketsuari buruzko ipuina da. Zomorroen artean txitxarra da protagonista. Txitxar ezin berritsuago honek beste hiru pertsonaia aurkeztuko ditu bere kontakizunen bitartez: mantangorria, tximeleta eta azkenean matxinsalto bihurtuko den hankaluze ba...

Manuelak zortzi txerrikume dauzka eta egunero arazo handi bati aurre egin behar dio: nola ase bere kumeen gosea eta berea ere bai, noski. Jabeek ez diote janik ematen eta goizero janari bila abiatu behar du herrian barrena, gaiztakeria eta pikardia harrigarriak eginez. Herri osoa nazkaturik dago...


Josu Azala mutil harrigarri bat da, naturak noizean behin sortzen duen salbuespen horietakoa. Baina guztien gainetik bihotz onekoa eta jatorra da, lagunen lagun. Eta astakilo samarra ere bada. Gorputz sendoa du, ez du nekerik edo beldurrik edo txorabiorik sentitzen eta batzuetan bere lagunek sufr...

Mirarik, hamar urteko neskatila jatorrak, makina bat iseka eta mesprezu pairatu behar izan du txikia delako. Ikaskideek nahigabearen eta tristuraren pozoina sartu diote bihotzean. Egoera horretatik ateratzeko ideia bat handitzen eta puzten joan zaio barruan. Bere ausardia erakutsiko die ahobero ...

Bi ipuin biltzen ditu liburuak. Nire aita ezin izan nuen salbatu izenekoan, garai batean Euskal Herriko mendietan eta basoetan bizi ziren bidelapurren gorabeherak kontatzen zaizkigu. Monika da mutil guztiek inoiz desiratu eta maitatu duten neska, gero ametsen munduan galduta geratu dena.
